XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ibili amaigabeko hauetan ez zuen halaz ere norabiderik galdu: .

(Paulo IZTUETA, Quito?n arrebarekin irakurriz, Donostia, Etor, 1988, or. 188).

Ameriketako aldian idatziak ditu: San Agustinen Aitorkizunak, itzulpena.

Euzko Gogoa aldizkarian argitaratu zituen poema ugari, hauen artean Getsemani saila.

Bai eta Quito?n arrebarekin liburu berezia, elkarrizketa jeneroan emana.

Ameriketatik etorri eta gero bere azken testamentua eman zigun: Jainkoaren billa, mistika eta entseiu liburua, prosa zoragarrian.

Orixe hil ondoan argitaratua.

Bai eta osatu Igan dut beti nire lelo.

Hemen dugu poesia moldez haren gizaizpiritu bizipena ixuria.

IDAZLANAK Orixeren idazlanetan zenbait berez nabarmentzen zaizkigu.

Aparteko trinkotasuna dutelako batetik, jenero ezberdinak markatzen dituztelako bestetik, bai eta Orixek bere pentsamendua eta barne psikearen izana horietan hustu duelako.

Orixe ez da, noski, euskal idazleetan gutxien aztertua izan dena, baina zer aztertu ere gehientxoen eskaintzen duenetakoa da bera.

Gainera gerrate aurreko idazleen artean gidaritza eraman zuena izan zen.

Eraberean, guda ondoko lehen belaunaldian mirestua.

Euskaldunen poema egiteko eskari bizia egin zion zenbait lagunek.

Aita Estefaniak, bestalde, eskari hau egiten dio Razón y Fe aldizkarian: (Razón y Fe, (1929-VIII-15), 285-286).

Euskaldunak poema Uitziko herrian kokatua dago.

Lan urtaroen gurpilaren arabera agertzen dira langintza eta jolas.

Baina lehen plano horren atzean, historiaren aztarna luzea daraman herria errepresentatu nahi zaigu, bigarren plano gisa datorkigula.

Orixe beraren esanetatik, zeharbidez behintzat, garbiro agertzen da hori: (Euskaldunak poema, Zarautz, Itxaropena, 1950, or. 8).

Euskaldunak poemari, bigarren plano hori, kontatzaile nagusiaren harian berean garbiro sumatzen zaio.

Halaxe baita, kontatzaile nagusiaren eskutik hitza hartzen duten besteei ere, nahiz banako nahiz kolektibo izan.

Honela jokatzean badirudi Orixek hautapen literarioa egin duela, jenero mailako hautapena, noski.

Orixek sortu duen olerkia, Euskaldunak poemaz kanpo, ia dena poesia lirikoa izan da.

Baina bere poemetan hiru dira azpimarragarri batez ere: Barne-muinetan, Getsemani eta Igan dut beti nire lelo.

Poema epikoa landu ahala, aldi berean, olerki erlijiosoa du gogoan; berak aitortua du Euskadin 1931ko abuztuaren 18an: .

Asmo hauetan ere izan zuen laguntzailerik, dirudienez.

Orixeren Beti lagun olerkian, 1933an idatzia, aitorpen hau egiten du Lizardiri buruz ari dela: .

(Nikolas ORMAETXEA, Euskaldunak poema eta olerki guziak, SS, Auñamendi, 1972, or 481).

Aldi honetantxe ari da Orixe bai Euskaldunak poema, bai Barne-muinetan egiten.

Lehenengoa 1934ean amaitua eta bigarrena urte berean argitaratua.

Orixeren lirika lana, antolamendu egituratu eta eduki hornituaz hasi zen Barne-muinetan liburu/poemarekin.

Hirutasunean oinarritua da, Aita, Semea eta Izpirituagan.

Gero munduko hirutasunetara dator: Nazareth-ekora, Jesus, Maria eta Joserengana: eta Nikolas Ormaetxearenera azkenik: Orixe bera, Martin eta Denusi hiruzkiengana.

Ikuskera pertsonalaren diztiraz beterik hilda ere, edukiaren trinkoak gehitxo lotzen du hemen Orixe.

Ameriketara zenetik, 1950etik gerora eginiko lirika lanetan, Getsemani eta Igan dut beti nire lelo poema edo poema sortatan, esaterako, hilondoz argitaratua azken hau, eduki eta bizipen pertsonalek berebiziko batasuna lortzen dute.

Bestetik, Euskal Herriko bizipenak eta Ameriketakoak, Orixeren lehena eta oraina etengabeko ispilu iruditan ematen zaigu.

Orixeren olerkari izpiritu umotua, berak 1931an Euskal Herriarentzako desiratzen zuen olerkari erlijioso hori izatera etorri da.

Hauek dira bere poesia lanik onenak.

Leku faltaz albora uzten ditugu prosari dagozkionak. Juan Otaegi.